Sagardo dastaketa eta esperientzia gastronomikoa Petritegi sagardotegian

54,40/pertsonako
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
Sagardotegi Sagardotegi Sagardotegi Sagardotegi Sagardotegi

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Ba al zenekien Petritegin gure sagarrekin 17 sagardo ezberdin baino gehiago ekoizten ditugula?

Gure produktu-sorta guztia ezagutu dezazun 40 minutuko “Sagar Kata” esperientzia berria prestatu dugu zuretzat. Bertan, Petritegiko sagardo berezienetako batzuk dastatu ahal izango dituzu, hala nola Argoitz Otaño gure enologo gaztearen azken ekoizpenak ere.

Gure tolaretan ekoizten ditugun eta dastatu ahal izango dituzun produktuak sagardo estilo ezberdinetakoak dira:

  • Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen sagardo naturala.
  • 1526 sagardo Aparduna (era tradizionalean, 2. Hartzidura botilan burutuz ekoiztua).
  • Topa egiteko sagardo aparduna (gaztea, gozoa eta alkohol graduazio bajuarekin).
  • Produktu sorpresa.

Bisitaren ostean sagardotegiko menu bat dastatuko dugu, ondorengo platerekin:

  • Txorizoa sagardotan egosia
  • Bakailao tortilla
  • Bakailao-plater tradizionala
  • Hautatutako txuleta parrillan
  • Postre osoa: gazta, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako teila eta zigarrotxoak
  • Sagardoa, txiri
  • Ogia

Ez diezaizutela kontatu!

Informazio praktikoa

HERRIA Astigarraga
TOPAGUNEA Petritegi sagardotegia (Petritegi bidea 8, 20115 Astigarraga)
IRAUPENA 2ordu inguru
HIZKUNTZA

Bisita gidatua eta bazkaria:

  • Gaztelania:
    12:15 larunbat eta igandeetan
    19:15 larunbatetan
  • Ingelesa:
    12:15 ostiraletan
    19:15 asteazkenetan
GARRAIOA Garraio pribatua ez dago sartuta.
PREZIOA

54,40€ (BEZa barne)

14-17 urte bitarteko gazteak 37€
Gazteen menua:
- Bakailao tortilla
- Bakailao plater tradizionala
- Hautatutako txuleta parrillan
- Postre osoa: gazta, irasagarra, intxaurrak, Tolosako teilak eta zigarroak
- Ura edo Petritegi sagar zuku ekologikoa
- Ogia

6-13 urtetik beherakoak 20€
Haur menua:
- Urdaiazpiko, bakailao edo txorixo tortilla
- Txuleta albondigak tomate saltsarekin
- Izozkia
- Ura edo sagar zukua
- Ogia

6 urtetik beherakoek ez dute bisita ordainduko, kontsultatu menua

HORNITZAILEA Petritegi Sagardotegia SL
OHARRAK Kontuan hartzen ditugu behar bereziak dituzten bezeroak; zeliakoak, alergiak dituzten pertsonak. Begetariano eta beganoentzat aukerak daude.
Irteera bermatua 2 lagunetik aurrera.

Erosketa aukerak

  • Gaztelania
  • 12:15
    Larunbat eta igandeetan
  • Gaztelania
  • 19:15
    Larunbatetan
  • Ingelesa
  • 12:15
    Ostiraletan
  • Ingelesa
  • 19:15
    Asteazkenetan
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.