Sagardotegi esperientzia Astigarragan

45
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
alorrenea-sagardo-esperiencia-1alorrenea-sagardo-esperiencia-2alorrenea sagardo esperiencia 5alorrenea-sagardo-esperiencia-4alorrenea sagardo esperiencia 6alorrenea sagardo esperiencia 7alorrenea sagardo esperiencia 8

Deskribapena

Sagardoaren kulturan oinarrituriko esperientzia

Esperientzia honekin sagardoaren kulturan barneratuko zara Sagardoetxea Sagardoaren Museoko bisita gidatua eta Alorrenea sagardotegiko otorduaz gozatzen duzun bitartean.

Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko lekua da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuz...

Sagardoaren kulturan barneratzeko 3 gune dauzka:

  • SAGASTIA: Sagastia aire librean dagoen gunea da eta sagarraren kulturaz modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera ematen du. Bertan sagar mota nahiz barietateak, txertaketak eta sagarra biltzeko, txikitzeko eta prentsatzeko moduak ezagutzen dira.
  • MUSEO-GUNEA: Sagardogileen tresna, ikus-entzunezko, azalpen panel, joko eta argazkien bidez sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzen dira.
  • DASTALEKUA: Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa nahiz sagarraren eratorrien dastaketari eskainia dago. Txotx-eko errituaren ohituran barneratzeko aukera ematen du, sagardotegira joan aurretik.

Esperientziarekin amaitzeko, nahi izan ezkero Alorrenea sagardotegian sagardotegiko ohiko menuaz gozatzeko aukera izango duzu: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaurrekin nahiz irasagarrarekin eta sagardoa. Ahaztuko ez duzun esperientzia biziko duzu!

Informazio praktikoa

HERRIA Astigarraga
TOPAGUNEA Sagardoetxea - Kale Nagusia, 48 (20115 Astigarraga)
IRAUPENA 3 ordu inguru
ORDUTEGIA: Bisita gidatua eta sagardotegia

Bisita Sagardoetxean eta bazkaria Alorrenea Sagardotegian:
Asteartetik igandera eta jai egunetan 12:00ean. Bisitak gutxi gora behera ordu bat irauten du.

Bisita eta afaria Alorrenea Sagardotegian:
Asteartetik larunbatera 19.00etan. Bisitak gutxi gora behera ordu bat irauten du.
*Jai egunetan bazkari txanda soilik eskeiniko da.

HIZKUNTZA Euskara, gaztelania eta ingelesa
*frantsesa (aurrezko erreserbarekin)
GARRAIOA Garraio pribatua ez dago sartuta.
PREZIOA: Museoa eta sagardotegia Helduak: 45 €(menu tradizionala)
Gaztea (7-17 urte): 23,50 €(Menu berezia: tortilla, haragia eta izozkia)
Haurrak (0-6 urte): 20 € (Menu berezia: tortilla, haragia eta izozkia)
GARRANTZITSUA EROSKETA EGITEAN Bisita zein hizkuntzatan egin nahi duzun adierazi
HORNITZAILEA Sagardun Partzuergoa
OHARRA Irteera ziurtatua lagun batetik aurrera.

Erosketa aukerak

  • Museoaren bisita + Bazkaria
  • Museoaren bisita + Afaria
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.