Flyscha itsasontziz ezagutu ezazu!

17
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
FLYSCH de Zumaia FLYSCH de Zumaia FLYSCH de Zumaia FLYSCH de Zumaia FLYSCH de Zumaia FLYSCH de Zumaia FLYSCH de Zumaia FLYSCH de Zumaia

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Nabigatu munduko labarrik zaharrenetako batetik!

Joan-etorriko bisitaldia itsasontziz, Deba-Zumaia biotopo babestuan barrena, Euskal Kostaldeko Geoparkean. Flyscharen itsaslabar ikusgarriak ezagutuko ditugu,50 milioi urte baino gehiagoko historia dutenak, baita 100 metrotik gorako luzera duten luizi handiak,ezkutuko kalak eta Europako marearteko zabalgune handienetako bat ere.

Informazio praktikoa

IRAUPENA ordu 1
HIZKUNTZA Gaztelania eta euskara (audiogidak frantsesez, ingelesez eta alemanez)

* Bisita gaztelaniaz bada, audiogida euskaraz ere egongo da
* Bisita euskaraz bada, audiogida gaztelaniaz ere egongo da
TOPAGUNEA Pantalán Txomin Aguirre (Zumaia)
https://goo.gl/maps/rbP9r6FmyX4Rmspx5
JARDUERAREN
HASIERA
Ikusi egutegia - PDF
PREZIOA Helduak 17€
Gazteak (2-11 urte): 10€
Haurrak (0-1 urte): dohainik
HORNITZAILEA Kastore Gest SL.
OHARRAK - Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.
- Eguraldiagatik irteera bertan behera geldituz gero, "Flyscha oinez" irteera egiteko aukera eskainiko da.

Erosketa aukerak

  • 10:30
  • 11:30
  • 12:30
  • 13:30
  • 16:30
  • 17:30
  • 18:30
  • 19:30
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.