Tabakalera ezagutu. Pintxo & drink



Deskribapena
Murgil zaitez Tabakaleraren historian barrena. Gure bisita gidatuan eraikin enblematiko honen eraldaketa ezagutuko duzu: Donostiako tabako fabrika handia izan zen garaitik, gaur egungo kultura garaikideko zentro bizia bihurtu den arte.
Ibilbide honetan, hau ezagutuko duzu:
- Industria-historia: Fabrikaren eta zigarro-egileen ondarea.
- Arkitektura paregabea: Ondarea eta abangoardia bat eginda.
- Sormen-ekosistema: Erakusketa-guneak, zinema programazioa eta artista-egoitzak.
- Amaiera goxoa: Bisita aperitibo batekin bukatzen da (ardoa eta pintxo).
Hiriaren kultur pultsua ulertzeko esperientzia osoa.
Informazio praktikoa
| BISITAK |
Uztailaren 5etik abuztuaren 16ra arteko larunbatetan |
|---|---|
| IRAUPENA | Ordubete |
| HIZKUNTZAk | Ingelesa (10:30) Gaztelania (12:00) |
| TOPAGUNEA | Tabakalera, Informazio Puntua (Zigarragileen plaza 1, 20012 Donostia) |
| PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 20 pertsona |
| PREZIOA | 12 € |
| HORNITZAILEA | Tabakalera, Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa, SA |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.