Bilbo, Guggenheim Museoa eta Gaztelugatxe bisita

210-tik aurrera
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
excursiones-gaztelugatxe excursiones-gaztelugatxe2 excursiones-bilbao-guggenhe excursiones-guggenhein-pupp excursiones-bilbao-guggenhein excursiones-bilbao-guggenhe excursiones-bilbao-guggenhe

Deskribapena

Bizkaia probintziak ehundaka leku Eder dauzka baina zaila izango da San Juan de Gaztelugatxe bezalako lekurik aurkitzea, Bermeo eta Bakio artean. Ezagutu gurekin Gaztelugatxeko ermitaren historia bertara iristeko igo beharreko 241 eskaileretan gora joanda, eta ondoren Bilbo hiriko Alde Zaharra eta ibai ertzeak ikusita Guggenheim museoa ezagutzeko aukera izango duzu.

Ibilbidea

  • Irteera
  • Gaztelugatxe
  • Bilboraino garraioa
  • Bilbora bisita eta pintxo bazkaria
  • Guggenheim museoko bisita
  • Hasierako puntura itzulera

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Bilbo, Guggenheim museoa eta Gaztelugatxeko Doniene, Bermeon (Bizkaia probintzian dauden udalerriak dira)
HIZKUNTZA Ingelesa eta gaztelera
IRTEERAK Asteartetik igandera 9etan
Urtarrilak 1, 6, eta 20 eta abenduak 25 izan ezik.
TOPAGUNEA Hotela/apartamentua Donostian
IRAUPENA 9 ordu
 PREZIOAN BARNE Garraio pribatua. Bertako gida. Guggenheimeko sarrera
PREZIOA 2 heldu: 780 € (prezioa irteerako)
3-4 heldu: 310 € (prezioa pertsonako)
5-6 heldu: 240 € (prezioa pertsonako)
7-8 heldu: 210 € (prezioa pertsonako)
Helduak 12-17 urte: 50 €
Umeak 0-11 urte: 20 €
HORNITZAILEA Local Experts Tours (Donostyle Tours SL)
OHARRA - Hornitzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da bisitaren ordua eta topagunea zehazteko.
- Janariren bat jateko arazorik baduzu abisa iezaguzu bazkaria aldatzeko.

Garrantzitsua: une oro kontuan hartu beharko dira sarbide-puntuetan ematen diren aholkuak, eta osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatu beharko dira. Komeni da bisita-egunerako (Euskalmet) aurreikusitako klimatologia kontsultatzea, eta muturreko gertaera klimatologikoen kasuan agintariek emandako gomendioak jarraitzea. Alerta laranja dagoen egunetan, eta osasun-gorabeherak saihesteko, Gaztelugatxeko San Joan ermitara ez igotzea gomendatzen da, kaltetutako orduetan. Nolanahi ere, nork bere burua babesteko neurriak hartzea gomendatzen da, hala nola oinetako eroso eta egokiak eramatea, eguzkitik babestea eta behar bezala hidratatzea.

Erosketa aukerak

  • Bilbo, Guggenheim Museoa eta Gaztelugatxe irteera pribatua
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X