Oñati eta Arantzazuko Santutegia bisita
10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Egin bat gurekin eta gozatu goiz zoragarri batez Gipuzkoako barnealdean. Duela gutxi, turismoa egiteko munduko herririk onenetakoa izendatu dute Oñati, turismoaren munduko erakundearen arabera. Sancti Spiritus unibertsitatea Oñatiko erakargarrienetako bat da, baina ez da bakarra, San Miguel eliza, Bidaurreta monasterioa, Foruen plaza, Santa Marina plaza edo Antia, Madinabeitia eta Baruekua jauregiak.
Jarraian, Arantzazuko santutegia bisitatuko dugu. Elezaharraren arabera, Rodrigo de Balzategi izeneko artzain bati Ama Birjina agertu zitzaion elorri baten gainean, eta honek, harrituta, galdetu zion: "Arantzan zu?" (Zu elorri batean?) Hurrengo mendeetan fraide frantziskotarrek debozio- eta erromesaldi-leku bihurtu zuten Arantzazu, eta artearen eta kulturaren erakusle.
Informazio praktikoa
HIZKUNTZA | Gaztelera eta ingelesa (Elebiduna) |
---|---|
IRTEERAK | Ostegunetan eta larunbatetan 9:00tan |
IRAUPENA | 6 ordu |
EZ BARNE | Bazkaria |
TOPAGUNEA | Donostiako bus geltokia. Federico García Lorca, 1 |
PERTSONA KOPURUA GEHIENEZ | 30 pax. |
PREZIOA |
Heldua: 89€ |
HORNITZAILEA | Donostyle Tours SL |
OHARRAK | Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da |
Erosketa aukerak
- Oñati eta Arantzazuko Santutegia bisita
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.