Gipuzkoako Ekialdeko Kostaldearen bisita (Hondarribia, Pasaia Donibane eta Pasaia San Pedro)
10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Donostian elkartuko gara Hondarribira bidean jartzeko, Gipuzkoa ipar-ekialdean kokatutako herri arrantzalera. San Nikolas kaleko fatxada koloretsuek diosala egingo digute gure herriko pasieran; herri kasko historikoan, Santa Maria Atea zeharkatu ahal izango dugu, eta “hatxero” ezagunari helduta argazki bat atera. Badakizue zer adierazten duen? Gainera, udaletxea ezagutuko dugu, Casadevante etxea, eta Zuloaga jauregia.
Errepidera itzuliko gara, eta Pasai Donibanera bidean jarri, Jaizkibel mendiaren magalean. Bertan pausatuko gara. Kai zaharrean eta mendiari itsatsitako arrantzale-etxeetan barrena ibiliko gara, eta herri historiko hau betetzen duten jauregi eta elizak ezagutuko ditugu. Gainera, aukera ederra izango dugu XVII. mendeko etxe tipiko bat bisitatzeko, badiara aterabide zuzena duena. Victor Hugok bertan hartu zuen aterpe 1843an!
Pasai Donibanen arrantzale-barku batera igoko gara San Pedrora badia gurutzatzeko; herri horretan, Euskal Herriko itsas tradizioa ezagutzen jarraitu ahal izango dugu. Heltzen garenean, herriko parte zaharrean barneratuko gara, eta galtzada-harrizko zoladura duten itsas ikuspegiko kaleetan ibiliko gara.
Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara, eta hortxe amaituko dugu txangoa.
Informazio praktikoa
BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Hondarribia, San Juan eta San Pedro |
---|---|
HIZKUNTZA | Gaztelania eta ingelesa |
IRTEERAK | Egunero, ostegun eta igandeetan izan ezik *Urtarrilaren 1, 6, 19 eta 20an eta abenduaren 24, 25 eta 31n izan ezik (2 pertsona gutxienez) |
IRAUPENA | 4 ordu |
GARRAIOA BARNE | Bai |
TOPAGUNEA | **Hotel/Apartamentua |
PREZIOAN BARNE | Bertako gida |
GRUPO MÁXIMO | 8 pax |
PREZIOA | Helduak: 95€ Gazteak (12-17 urte): 50€* Haurrak (0-11 urte): 20€* *Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta |
HORNITZAILEA | Donostyle Tours SL |
OHARRA |
**Erosketa egitean, adierazi ostatua. Hornitzailea zuzenean jarriko da zurekin harremanetan tourraren bezperan, harremanetarako emandako informazioaren bidez (posta elektronikoa eta telefonoa), jasotzeko ordua eta leku zehatza berresteko. |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.