Donejakue Bidea Ulia mendian zehar
10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Gure hiria bere hondartza miresgarriengatik da ezaguna, baina inguratzen duen ingurune berdea hobeen gordetako sekretuetako bat da dudarik gabe. Donostia zeharkatzen duen Donejakue Bidearen tartea, familia guztientzako egokia, honen adibiderik onena da.
Etor zaitez gurekin Pasai San Pedroraino, zure begiak liluratuko dituen arrantzale herri txiki eta ederra baita. Gurutza ezazu Ulia mendia zure bidean, Donostiako eta Pasaiako badiaren begiratoki harrigarriekin, eta bertako itsasargia ikusi. Ibilaldia amaitzean pintxo on bat ederki sartuko da energia berriz betetzeko! Eta, noski, itzuleraz gu arduratuko gara: ibilaldia egin ostean kotxe bat egongo da gure zain Donostiara itzultzeko.
Informazio praktikoa
IRTEERAK | Egunero 9:00etan, urtarrilak 1, 6, eta 20, eta abenduak 24, 25 eta 31 izan ezik. |
---|---|
IRAUPENA | 4,5 ordu |
HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera |
TOPAGUNEA | Zurriola pasealekua, 1 (Kursaal Auditorioko leihatilak) |
GARRAIOA BARNE | Bai (topagunera bueltatzeko) |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 8 pertsona |
PREZIOA | Heldua: 95€ Gaztea (12-17 urte): 50€* Umea (0-11 urte): 0€* *Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta |
HORNITZAILEA | Donostyle Tours SL |
OHARRAK |
|
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.