Gaztelugatxe eta Gernikako ibilbidea









10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Gaztelugatxe eta Gernikako ibilbidea Donostiatik
Ezagutu ezazu Bizkaiako zatirik politena egun bateko txangoan Donostiatik hasita. Maitemin zaitez X. mendeko Gaztelugatxeko San Juan Ermita xarmangarriaz eta igo bere 241 eskailerak gailurreraino iristeko eta bere bista zoragarriez gozatzeko. Game of Thrones-en zazpigarren denboraldia hemen filmatu zen, beraz, ezagutu Dragonstone!
Indarrak berreskuratzeko geldialdi labur baten ostean, Euskal historiaren zati garrantsitsuenetako bat ezagutu ezazu Gernikan. Bidean zehar geldialdia egingo dugu Picassoren margolanaren muralean.
Ibilbidea gida elebidunak (ingelesa eta gaztelania) egingo du, beraz, gure gidek bi hizkuntzak aldi berean hitz egingo dituzte
Informazio praktikoa
IRTEERAK | Astelehenetan eta larunbatetan, 9:00tan |
---|---|
IRAUPENA | 7 ordu eta 30 minutu |
HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera (Elebiduna) |
TOPAGUNEA | Donostiako bus Geltokia. Federico García Lorca, 1 |
PERTSONA KOPURUA GEHIENEZ | 30 pax |
EZ BARNE | Bazkaria |
PREZIOA | Heldua: 95€ Gaztea (12-17 urte):50€* Haurrak (0-11 urte):20€* *Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta |
HORNITZAILEA | Local Experts Tours (Donostyle Tours SL) |
OHARRAK | Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera Garrantzitsua: une oro kontuan hartu beharko dira sarbide-puntuetan ematen diren aholkuak, eta osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatu beharko dira. Komeni da bisita-egunerako (Euskalmet) aurreikusitako klimatologia kontsultatzea, eta muturreko gertaera klimatologikoen kasuan agintariek emandako gomendioak jarraitzea. Alerta laranja dagoen egunetan, eta osasun-gorabeherak saihesteko, Gaztelugatxeko San Joan ermitara ez igotzea gomendatzen da, kaltetutako orduetan. Nolanahi ere, nork bere burua babesteko neurriak hartzea gomendatzen da, hala nola oinetako eroso eta egokiak eramatea, eguzkitik babestea eta behar bezala hidratatzea. |
Erosketa aukerak
- Gaztelania/Ingelesa
- 9:00tan
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.