Ipar Euskal Herriko Zaporeak

230
Doako ezeztapena 48 ordu lehenago arte
HondarribiaHondarribiaHondarribiaHondarribiaHondarribia

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Deskribapena

Irteera Donostiatik Donibane Lohizunera. Frantziako kostaldeko herri horretan, affineur batek haututako gaztak dastatuko ditugu Irulegiko ardo frantsesaz lagundurik.

Donibane Lohizunen paseoa, Maison Adam gozotegian geldialdia eginez, non "macarons" ospetsuak sortu zituzten 1660an; Johannès de Suhigaraychipi kortsario frantsesa geratzen zen portua ere bisitatuko dugu eta baita San Juan Bautista eliza ere.

Biarritzera hurbilduko gara bertako itsas pasealekuak edo 50eko hamarkadan surfeatzen hasi ziren hondartzak ezagutzeko. Bisita Les Halles azokara, bertako gazta, urdaitegiko produktuak eta okindegi/gozotegiak ezagutzeko. Azokako tabernan geldialdia, Arcachongo ostra ospetsuak, ganbak edo barraskiloak probatzeko, Bordeleko ardo zuriarekin batera.

Azken geldialdia Hondarribiko bisita kulturala izango da, Portu auzoan eta Erdi Aroko goiko auzoan, Txingudiko badiara begira, eta txangoa amaituko dugu pintxo ospetsuak dastatuz.

Informazio praktikoa

IRTEERAK Astearte, ostegun eta igandetan 9:00etan
IRAUPENA 8 ordu
HIZKUNTZA Ingelesa
TOPAGUNEA República Argentina pasealekua (Maria Cristina Hotel parean), 20004, Donostia
GARRAIOA BARNE Bai
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 8 pertsona
PREZIOA Helduak: 230€
HORNITZAILEA IKUSNAHI TOURS SL
OHARRA *12 urtetik beherako umeak ez dira onartzen
*Alergia edo intolerantziaren bat baldin badaukazu, jakinarazi iezaguzu mesedez

Erosketa aukerak

  • Ipar Euskal Herriko Zaporeak
  • 09:00h
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X