AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ia mende bateko antzinatasunarekin, baina inoiz baino gazteago, Donostiako Aquariumak, orain gutxi berrituta, harro esan dezake Europako museo ozeanografiko modernoenetakoa dela.
Aquariumak txikienen ametsak bete ahal izan ditu, zinemako “Nemo” ospetsuaren aleak ekarrita; baita handienen ametsak ere, itsas ezagutza guztia eskuragarri jarrita.
Uretan jarritako 360 º-ko tunel akrilikoa gurutzatzea, tiburoi handiak eta manta-arrai izugarriak inguruan direla, edo ukimen-akuarioan arrain bizien aleak ukitzea dira museo honek eskaintzen dituen aukera mugagabeetako batzuk.