MUSEO SAN TELMO
San Telmo Museoa euskal gizarteari buruzko interpretazio zentrorik handiena da, hiriaren Alde Zaharrean kokatua, 1813ko sutean mantendu ziren eraikin gutxietako batean.
XVI. mendeko domingotar komentuan du egoitza, 2011. urtean Nieto Sobejano arkitektoek zaharberritua eta eraikin berri batekin handitua, eta balio handiko ondare artistikoa du: elizan, Josep. M. Sert-en aparteko mihiseak (784 m2); 1913an geroztik Monumentu Nazionala izendaturiko klaustro eta dorrea; izen handiko artisten lanak -Rubens, Tintoretto, Zuloaga, Chillida, Oteiza…- eta historia eta etnografia bilduma aberatsak.