CHILLIDA LEKU MUSEOA
Chillida Leku museo berdingabea da, Eduardo Chillidak berak artelan handi
gisa bezala sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu
naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala
haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko
eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin
elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak.