Enbaxadore programa 2016
- 2016 Urr 01
Enbaxadore Programak 5 enbaxadore berri izendatu ditu
Enbaxadore Programak 5 enbaxadore berri izendatu ditu
Kursaalek eta Donostia Turismo & Convention Bureauk sustatutako programa
Bost profesional Donostiako enbaxadore izendatu dira Donostia Turismo & Convention Bureauk eta Kursaalek sustatutako Enbaxadore Programaren baitan. Programa honen helburua da, hirian egiten diren bilerei lotutako turismoa babestea eta bultzatzea. Ekitaldia Aquarium-ean egingo da eta buru izango ditu Eneko Goia – Donostia Turismo & Convention Bureauko presidente eta Donostiako alkate- eta Markel Olano - Kursaaleko presidente eta Gipuzkoako Diputatu nagusi. “Enbaxadore” berriez gain, Manu Narvaez, Donostia Turismo & Convention Bureauko zuzendaria, Iker Goikoetxea, Kursaaleko zuzendaria, Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua, eta aurreko ediziotan izendatutako profesionalak gerturatuko dira.
Enbaxadore programa 2012an sortu zen Kursaalen ekitaldi edo kongresuak antolatu dituzten profesionalak nabarmentzeko. Estatu mailakoak direnean, 450 pertsonatik gorakoak izan behar dira, eta nazioartekoak badira, 200 pertsonatik gorakoak.
Aurten gehitu diren enbaxadore berriak honako hauek dira: Arantza Lekuona Artola, Ginekologia eta Obstetricia Zerbitzuko burua Donostiako Hospitalean, SEGO 2016 Ginekologia onkologiko eta bular gaixotasunaren Estatuko bilera antolatzeagatik; José Antonio Lozano Alonso, Intelligent Systems Group (UPV/EHU) taldekoa, IEE Congress on Evolutionary Computation erakartzeagatik; Luis M. Liz-Marzón, CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoa, International Conference on Self-Assembly in Confined Spaces (SACS 2016) antolatzeagatik; José Ramón Aranzabal Otaduy, Bidasoa Ospitaleko kirurgialari ortopedikoa, Congress of the International Society for Medical Shockwave Treatments (ISMST 2017) ekartzeagatik; eta Guille Viglione Urbieta, Dimensión DMDko zuzendaria, Sormen Lehiaketa (C Eguna) eta Sortzaileen eta Irgarleen arteko topaketa (A eguna) antolatzeagatik.
“Enbaxadore” berriak gehituta, 42 profesionalek osatzen dute 2012an sortutako elkarte prestigiotsua.
Biltzarren eragina Gipuzkoan
Kursaalek eta Donostia Turismo & Convention Bureauk sustatutako programa honen xedea da Estatuko zein nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak Donostiara eta Gipuzkoara ekartzea, eta kongresuak antolatzen dituzten pertsonen lana aintzatestea. Hautagaitza aurkezteak eta biltzar bat antolatzeko ardura hartzeak eskatzen duen ahalegina nabarmendu nahi dute Kursaalek eta Donostia Turismo & Convention Bureauk, izan ere, lan desinteresatu honek eragin handia du; bai ekonomian bai gure ingurunean jakintza sortu eta zabaltzeari dagokionez.
Biltzarrek hazkunderako indar handiena duen segmentua osatzen dute; kuantitatiboki lurraldeko baliabide ekonomikoak dinamizatzen dituen ekintza da. 2015ean 131 bilera antolatu dira hirian (kongresuak, jardunaldiak, batzarrak…), 35.800.000€-ko inpaktuarekin (ostatu gauak x partehartzaileen batez besteko gastua (350 €)).
Biltzarren jarduera lurraldearen apustu estrategiko bat da, jakintzaren ekonomia bultzatzen duen jarduera bat. Estatu mailan, Gipuzkoa eta Donostia posizio bikainean daude sektorean: Kursaal APCEren (Espainiako Biltzar Jauregien Elkartea) biltzar jauregien sailkapeneko 4. postuan egon zen 2010. urtean, hiriaren edertasunari, gastronomiari eta giza kapitalari esker.
Enbaxadore berriak
Arantza Lekuona | Ginecología Onkologikoaren Estatuko Bilera (GINEONCO). 400 pertsona. | DONOSTIA OSPITALEA |
José Antonio Lozano | IEEE-Congress on Evolutionary Computation CEC. 425 pertsona. | EHU-UPV |
Luis Liz-Marzán | International Conference on Self-Assembly on Confined Spaces (SACS). 200 pertsona. | CIC biomaGUNE |
José Ramón Aranzábal | International Congress of the International Society for Medical Shockwave Treatments (ISMST) 2017. 250 pertsona | HOSPITAL BIDASOA |
Guille Viglione | Club de Creativos Lehiaketa. 1500 pertsona | Club de Creativos |
Informazio gehiago:
Donostia Turismo & Convention Bureau:
Ainhoa Córdoba - Ainhoa_Cordoba@donostia.eus 943 48 11 67
Kursaal:
Josune Díez – jdiez@kursaal.org 609 45 59 36 – 943 003 000