FICOBAn egingo dituzte 2022an Soldadurako eta Lotura Teknologietako 23. Jardunaldi Teknikoak

cesol ficoba po

Soldadurako eta Lotura Teknologietako Jardunaldi Teknikoen hurrengo edizioa FICOBA azokan, Irunen, egingo dute 2022ko urriaren 18tik 20ra bitartean, UNIRE Soldadura eta teknologien Azokarekin batera. CESOL elkarteko (Soldadurako eta Lotura Teknologietako Espainiako Elkartea) antolatzaileak Irunen eta Donostian izan ziren ikuskapen-bisita egiten. Bertan,  Donostia Turismoako Kongresu eta Ekitaldien sailaren laguntza jaso zuten. 

Jardunaldiak sektorean adituak direnen artean esperientziak eta ezagutzak trukatzeko topaleku bihurtuko dira eta hizlarien eta parte-hartzaileen iritziak eguneratzeko eta eztabaidatzeko ere baliatuko dituzte. Horrez gain, erakundeen gaitasun teknologikoa zabaltzeko aukera paregabea izango da. Hala, lotura-teknologien arloan teknologia berriak garatzeko eta zabaltzeko aukera egongo da bertan.

» Informazio gehiago