Enbaxadore Programak bederatzi enbaxadore berri izendatu ditu

Donostia Turismoak eta Kursaalek sustatutako programa

Donostia Turismoak eta Kursaalak Enbaxadore programaren izendatze ekitaldia berreskuratzen dute, 2020an pandemia dela eta bertan behera geratu ondoren, eta aurtengo edizioan bederatzi profesional izendatu dituzte Donostiako enbaxadore berri gisa.

enbaxadore2021Isabel Aguirrezabala, Carmen Mijangos, Elena Moreno, José Luis de la Cuesta, Garikoitz Aristegi, Markel Olano, Eneko Goia, Isabel Alvarez Lopez, Ander Urrutikoetxea, Gema Varona, Antonio Alegre, David Mecereyes eta Iker Goikoetxea

Enbaxadore berriak gehituta, 67 profesionalek osatzen dute 2012an sortutako elkarte prestigiotsua. Programak hirian ekitaldi edo kongresuak antolatu dituzten profesionalak nabarmentzea du helburu. Estatu mailakoak direnean, 450 pertsonatik gorakoak izan behar dira, eta nazioartekoak badira, 200 pertsonatik gorakoak. Honela, Donostia bileren helmuga gisa proiekzio handiagoa lortzea du helburu, bileren turismoa bultzatuz eta sustatuz.

Ekitaldia gaur arratsaldean egingo da Miramar Jauregian eta Enbaxadore berriez gain, Eneko Goia Donostiako alkate eta Donostia Turismoko presidenteak, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusi eta Kursaal Elkarguneko lehendakariak, Isabel Aguirrezabala Donostia Turismoko zuzendariak eta Iker Goikoetxea Kursaaleko zuzendari-kudeatzaileak parte hartuko dute.

Aurten, 2019an egindako kongresuengatik, honako profesional hauek aintzatetsiko dira: Antonio Alegre Millán, 2019ko Abikulturako Zientzia-sinposioa; Elena Moreno, Change the Change - International Conference on Climate Change 2019; eta Iñaki Gutiérrez Ibarluzea, 2019ko International Conference On Integrated Care (ICIC). Guztira 2.628 profesional parte hartu zuten ekitaldi hauetan.

Era berean, Enbaxadore izendatuko dira datorren urtean egingo diren kongresuengatik: Isabel Álvarez López eta Ander Urrutikoetxea, Bularreko Minbiziaren Ikerketarako Espainiako Taldearen Nazioarteko Sinposioagatik (GEICAM); Garikoitz Aristegi, International Sosort Meeting 2022 delakoagatik; Gema Varona Martínez eta José Luis de la Cuesta (17th International Symposium of the World Societamericano). Azken hau ezin izango da ekitaldian izan, eta Carmen Mijangos (ICTP-CSIC) eta David Mecerreyes (POLYMAT eta UPV/EHU) izango ditu ordezkari.

Biltzarren eragina

Enbaxadore programaren xedea da estatuko zein nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak Donostiara eta Gipuzkoara ekartzea, eta kongresuak antolatzen dituzten pertsonen lana aintzatestea.

Hautagaitza aurkezteak eta biltzar bat antolatzeko ardura hartzeak eskatzen duen ahalegina nabarmendu nahi dute Donostia Turismoak eta Kursaalek, izan ere, lan desinteresatu honek eragin handia du; bai ekonomian bai gure ingurunean jakintza sortu eta zabaltzeari dagokionez.

Biltzarrek hazkunderako indar handiena duen segmentua osatzen dute; kuantitatiboki lurraldeko baliabide ekonomikoak dinamizatzen dituen ekintza da. Enbaxadore programaren barne, 10 urteko ibilbidean, 63 kongresu egin dira, eta guztira 37.404 parte-hartzaile izan dira, 37 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eraginez.


 

Aurreko edizioak