Donostia Turismoak Nazioarteko IBTM Kongresu Azokan parte hartu du

Donostia Turismoak IBTM Nazioarteko Kongresu Azokan parte hartuko du

ibtm 2022

  • Donostia Turismoaren delegazio bat, 11 enpresa bazkideren ordezkariekin batera, Bartzelonako IBTM Azokan egongo da azaroaren 29tik abenduaren 1era, Basquetourren eskutik.
  • DSS Turismoak eta bere enpresa bazkideek hitzorduz beteriko agenda izango dute profesionalen topaketa horretan. Azoka mundu osoko negozio eta kongresu bidaien sektoreko garrantzitsuenetako bat da.

IBTM azoka Bartzelonan egingo da azaroaren 29tik abenduaren 1era eta negozioen arloko bileren, pizgarrien, bidaien, kongresuen eta ekitaldien sektoreko hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Urtero, 150 herrialdetako 15.000 parte hartzailetik gora biltzen ditu, horien barne direla alor hauetako ordezkari instituzionalak: kongresu eta ekitaldiak, biltzarretarako espazioak, hotelak, helmuga turistikoak, teknologia, negozio bidaiak, ekitaldietarako zerbitzu hornitzaileak eta bisitari profesionalak, besteak beste.

Turismo jasangarrirako zinegotziak, Cristina Lagék, hau adierazi du: “Donostia erreferente garrantzitsua da MICE sektorean, hau da, gure hirira bilera, kongresu eta pizgarri garrantzitsuak hurbiltzen dituen sektore profesionalean. Ekitaldi hauek gure hiriko esparruan garatzen dira, bere azpiegiturekin, paisaiarekin, gastronomiarekin eta kulturarekin, eta horregatik da Donostia hain helmuga erakargarria MICE bilera hauek antolatzeko, hiriaren ekonomiarentzat dakarten bultzada ekonomikoarekin. Donostiaren apustu nagusietako bat dira eta ongi posizionatuta gaude sektore horretan".

Donostia Turismoarekin batera 11 enpresa bazkidek parte hartuko dute hitzaldian: Hagoos, Basque Destination, Inbasque, Tenedor Tours, Aquarium, Kursaal Kongresu Jauregia, Ficoba, Hotel de Londres y de Inglaterra, Silken Amara Plaza hotela, Arima hotela eta Sade hotelak (Zinema 7 eta Lasala Plaza).

Establezimendu bazkideak funtsezko elementua dira hiriaren turismo sustapenerako eta Donostiaren irudia indartzen dute kalitate handiko azpiegitura, zerbitzu eta baliabide bikainak eskaintzen dituen negozio helmuga gisa.

Donostiak Basquetourren eskutik parte hartuko du azokan eta Basque Country erakustokian egongo da. Bartzelonan, Donostiako delegazioaren agenda nazioarteko merkatuetako eragileekin eta Estatu Batuetako bezero potentzialekin antolatutako bilerez gainezka egongo da. Lan bilera hauetan, Donostia Turismoaren Convention Bureau bulegoko arduradunek hiriak segmentu honetako bileren helmuga gisa eskaintzen dituen aukerak azalduko dizkiete agentzia interesdunei eta etorkizuneko lankidetza bihurtu ahalko diren kontaktu berriak ezarriko dituzte.

MICE sektorea Donostia Turismoaren Plan Zuzendariaren ardatz nagusietako bat da. Plan horrekin turismo jasangarriaren eta segmentu estrategikoei zuzendutako sustapenaren aldeko apustua egin da, hala nola MICE sektorea, hirira talentua eta ezaguera ekartzen duena eta Donostia nazioarteko esparruan posizionatzen duena.