Donostia Turismoko Convention Bureau-k Donostia MICE helmuga gisa ezagutzera emateko ekitaldietan parte hartu du

Donostia Turismoko Convention Bureau-k Donostia MICE helmuga gisa ezagutzera emateko ekitaldietan parte hartu du

eventos promocion.jpg

Merkatu frantsesera zuzenduta jardunaldia

Azaroaren 17an, eta Spain Convention Bureu-k Parisko OETrekin lankidetzan antolaturik, merkatu frantsesera zuzendutako jardunaldi batean hartu zuten parte Donostia Turismoko Convention Bureu-ko ordezkariek.

Parisko espainiar enbaxadan izan zen ekitaldia, eta, guztira, Espainiako 15 helmuga aurkeztu zituzten MICE sektoreko 32 enpresa eta agentzia frantziarrek parte hartu zuten workshop batean.

Azaroaren 22 eta 23an, Espainiako sektore asoziatiboaren bigarren topaketa egin zen. Topaketa horretan, estatu mailako elkarteen kongresu- eta bilera-eskaera eta -eskaria biltzen dira. Estatuan kongresuak antolatzeaz arduratzen diren mediku, zientzialari eta beste sektore batzuetako profesionalen elkarte eta sozietateetako zuzendaritza-batzordeak izan ziren Sevillan egindako forora joandako erosleen artean.

Donostia Turismoko Convention Bureau-k MICE sektorearekin lotutako aurkezpen eta mahai-inguruen bidez hartu zuen parte foroan, eta 20 hitzordu izan zituen erosleekin.