Donostia Turismoko Convention Bureau IMEX Frankfurt azokan izango da

Donostia Turismoko Convention Bureau 2023ko IMEX Frankfurt azokan izango da, Hagoos-ekin, Basque Destination-ekin eta Maria Cristina hotelarekin batera.

imex frankfurt

IMEX Frankfurt maiatzaren 23tik 25era antolatuko da eta sektoreko berrogeita hamar enpresa baino gehiago eta 90 herrialdetako 28.000 erosle baino gehiago bilduko ditu; izan ere, MICE sektoreko (Meetings, Incentives, Conferences, Exhibitions) azokarik garrantzitsuenetako bat da. Donostia Turismoko Convention Bureau-ko ordezkarien agenda hitzorduz beteta dago jada, eta bertan, Donostiak MICE helmuga gisa duen potentziala aurkeztuko dute; azokak sektorea indartzeko aukera ematen digu, nazioartean kokatzen gaitu eta, gainera, gure hirira talentua eta ezagutza erakartzeko iturria da.