Apirileko kongresu nabarmenak Donostian

abril congresos destacados ace producers

Apirilean zehar, estatu mailako eta nazioarteko hainbat biltzar eta bilera egingo dira hirian; besteak beste, honako hauek: ACE Producers erakundearen urteko bilera martxoaren 31tik apirilaren 2ra egingo da Aquariumen, eta bertan izango dira Europa osoko ekoizle independenteak. IEEE International Workshop of Electronics, Control, Measurement, Signals and their application to Mechatronics (ECMSM) apirilaren 26an egingo da Orona IDeOn, eta 100 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte. Schwiderski metodoa – La Nueva Terapia (LNT) trebakuntza, berriz, apirilaren 27tik 30era egingo da Kursaal jauregian, eta 120 profesional inguruk hartuko dute parte. Eta, azkenik, SEORLen Buru eta Lepoko Onkologia eta Kirurgia Batzordearen bilera apirilaren 28 eta 29an egingo da Gipuzkoako Medikuen Elkargoan, eta 100 medikuk baino gehiagok hartuko dute parte.

» Ikusi kongresuen agenda