Bilera-turismoari buruzko topaketa eta Spain Convention-en urteko batzarra

spb palma marzo

Martxoaren 16 eta 17an, Donostia Turismoa eta Convention Bureu-ko ordezkariek Biltzar Hirien Sarea - Spain Convention Bureau-ren 2023ko urteko topaketan eta batzarrean parte hartu zuten, Palma Mallorkakoan. Udal eta Probintzien Espainiako Federazioaren (FEMP) barruan sortu zen sare hori.

Bileren industriari edo MICE sektoreari buruz aritu ziren topaketan; hain zuzen, jarduera turistikoaren urtarokotasuna gehien orekatzen duen, balioa eta hazkuntza sorrarazten duen eta lanpostuen kalitatea eta egonkortasuna mantentzen duen segmentu turistikoari buruz. EINen arabera, 2021ean, bileretako turistak 283,4 € gastatu zituen eguneko, eta aisialdiko turistak, berriz, 83,2 € eguneko.

Bi egunez, etengabeko bilakaeran dagoen merkatu horretako berrikuntzak partekatu zituzten arlo horretako aditu eta profesionalek Espainiako biltzarretako 62 helmugatako ordezkariekien.