Donostiak leku nabarmena du ICCA kongresuen munduko rankingean

ICCA 2022

Kongresu eta Konbentzioen Nazioarteko Elkarteak (ICCA), kongresu eta konbentzioen artean garrantzitsuenak, Donostia munduko rankingeko 129. postuan kokatu du, bera baino nabarmen handiagoak diren hirien maila berean, hala nola Orlandoren edo Shangairen maila berean.

Donostiak 2022. Urtean, ICCAko baldintzak betetzen zituzten nazioarteko 16 ekitaldi erregistratu zituen, 2018ko datu historikoen errekorra berdinduz. Estatu mailako nazioarteko kongresuen rankingean zazpigarren postuan dago, handiagoak diren eta azpiegitura handiagoak dituzten hiri batzuek soilik gaindituta, hala nola Bartzelonak, Madrilek, Valentziak, Sevillak, Malagak edo La Palmak; bestalde, biztanleria handiagoa duten beste hiri batzuen gainetik dago, esaterako, Bilboren edo Granadaren gainetik.

ICCA erakundearen sailkapenean sartu ahal izateko, ekitaldiak elkarte batek antolatu behar ditu (enpresa-mundua ez dago barne sartuta), denboran erregulartasunez antolatu behar dira, gutxienez 50 pertsonak hartu behar dute parte, eta helmuga turistiko desberdinen artean txandakatu (gutxienez 3 herrialde).

Bestalde, Espainia munduko nazioarteko kongresurik gehien hartzen dituen bigarren herrialde gisa eta Europako lehen herrialde gisa kontsolidatu da (525 ekitaldi erregistratu ziren 2022an), Estatu Batuen atzetik soilik (690 ekitaldi). Atzetik datoz: Italia (522 ekitaldi), Alemania (484 ekitaldi), Frantzia (472 ekitaldi) eta UK (449 ekitaldi).

ICCAren ranking berriaren argitalpena bat dator Osasunaren Mundu Erakundeak Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren amaierari buruz egindako adierazpenarekin, eta horrek aurrez aurreko ekitaldien susperraldia berresten du (9.042 ekitaldi presentzial erregistratu dira). 2022an erregistratutako kongresuen % 85 aurrez aurre edo formatu hibridoan antolatu ziren.

Donostia Turismoak, Convention Bureau-ren bidez, MICE sektorea (Meetings, Incentives, Conferences, Exhibitions) bultzatzearen aldeko apustua egiten du, Donostia nazioartean desestazionalizatzen eta posizionatzen laguntzen duelako, eta gure hirira talentua eta ezagutza erakartzen dituelako.

2024. urtea ere Donostiarako urte ona izatea espero da, nazioarteko biltzarrak erakartzeari dagokion bezainbatean. Zientzia, medikuntza, energia eta hizkuntzaren arloko hainbat ekitaldi dagoeneko baieztatuta daude, hala nola: World Federation of Colleges and Polytechnics-en (WFCP) kongresua; "Conservative Management of Spinal Deformities" (SOSORT) nazioarteko konferentzia; International Network on Offshore and Renewable Energy sinposioa; edota Colloquium of the International Society for Functional Linguistics (SILF) mahai ingurua.

» Ikusi kongresuen agenda