Donostia Turismoako Convention Bureau IMEX Amerika azokan parte hartzen ari da

IMEX 2023

Turespañaren eskutik, Donostia Turismoko Convention Bureau-k IMEX America-ren 12. edizioan parte hartu zuen, urriaren 17tik 19ra, Las Vegasen. Donostiarekin batera, Turespañako Standean beste 30 erakunde izan ziren (Convention Bureaux, DCMak, Biltzar Antolatzaile Profesionalak, hotelak eta venue-ak), eta helmuga turistikoen artean hauek zeuden: Madril, Bartzelona, Sevilla, Granada, Málaga eta Bilbo.

Ekitaldiak partaidetza-zifra errekorrak izan zituen, guztira 15.000 parte hartzaile inguru izan baitziren azokak iraundako hiru egunetan, 2022an (12.800 parte hartzaile) baino % 17 gehiago. Gainera, azokan 3.400 enpresa erakusketari izan ziren, mundu osoko 100 herrialdetatik etorriak eta 360 standetan banatuta. Antolatzaileek eurek emandako datuen arabera, IMEX America-ren edizio honetan 5.000 profesional izan ziren, horietatik 4.200 Hosted Buyers edo erosleak, merkatu korporatiboko 1.000 eragile barne.

Azokak iraundako hiru egunetan, erosleek eta erakusketariek 80.000 negozio hitzordu baino gehiago izan zituzten. Donostia Turismoko Convention Bureau-k Estatu Batuetako, Latinoamerikako eta Australiako hainbat eskualdetako biltzar, konbentzio eta pizgarri antolatzaileekin biltzeko aukera izan zuen. 2026ra arte euren helmuga turistikoa Espainian bilatzen duten ekitaldi profesionalen egoitza gisa Donostia baloratzeko interesa agertu zuten haiek guztiek.

Informazio gehiago