Abenduko kongresu nabarmenak Donostian
-
2023 Abe 02
Abenduan zehar hirian estatu eta nazioarte mailako hainbat biltzar eta bilera egingo dira. Azpimarratzekoak:
- Azaroaren 30etik abenduaren 2ra | Sagardo Foruma
2023ko azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean, V. Sagardo Foruma egingo da Kursaalen eta Astigarragako Erribera Kulturgunean. Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, sagarra eta sagar produktuak ez ezik, sagardo kultura eta turismoa ere izango dituzte aztergai. Azaroaren 30ean, osteguna, Nazioarteko IV. Sagardo Lehiaketa egingo da Kursaal Biltzar Jauregian; eta abenduaren 2an, larunbata, Nazioarteko III. Sagardo Azoka. Gainera, abenduaren 1ean, ostirala, Astigarragako Erribera Kulturgunean, jardunaldi tekniko bat egingo da ondoko gaiak ardatz hartuta: sagarra, sagardoa eta sagardo kultura eta turismoa. Bertan, estatuko eta nazioarteko profesionalek beren ikuspegi orokorra emango dute sektorearen azken urteotako egoerari buruz.
- Abenduaren 8tik 10era | Festival Be Veggie!
Abenduaren 8tik 10era, FICOBA-ko erakustazokan, Be Veggie azoka egingo da. Azoka hau % 100ean oinarriturik dago landare-produktuetan eta landare-elikaduran. Hiru egun horietan, enpresa eta elkarte ugarik beren produktuak aurkeztuko dituzte eta kultura beganoa hizpide hartuta hainbat jardueraz gozatzeko aukera egongo da.
- Abenduaren 17tik 21era | Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra
Abenduaren 17tik 21era, "Eraldaroa" lelopean, Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra egingo da Kursaal Jauregian. Hausnarketa-foro hau 4 urtean behin egiten da eta helburu nagusiak hauek dira: Kanpoko Euskal Gizataldeekin harremanak estutzea, esperientziak partekatzea eta datozen 4 urteetarako euskal erakunde publikoen eta diasporen arteko lan ildoa finkatzea. Munduko 25 herrialdetan banatutako 197 Euskal Etxe ofizialak gonbidatuta daude Mundu Batzar honetan parte hartzera.
» Kongresuen agenda ikusi