Donostia Turismoko Convention Bureau, Bilbao Business Meetings ekitaldian
- 2024 Urt 29
Donostia Turismoko Convention Bureau-k parte hartu du Bilbao Business Meetings ekitaldian. Helburu nagusia Euskal Herriko MICE eskaintza Frantziako merkatuan sustatzea da. Workshopek negozio turismoa dute ardatz eta, haiei esker, posible izan da kalitatezko zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituzten hornitzaileekin topaketa bat egitea.
Gainera, Frantziako merkatuan ikusgaitasun handia sortzen lagunduko duten merkataritza-harremanak finkatu dira. Ekitaldia Bilboko Carlton hotelean izan da, otsailaren 1, 2 eta 3an.