Donostian apirilean egingo diren biltzar nagusiak

congresos abril

Apirilean, Estatuko eta nazioarteko hainbat biltzar eta bilera egingo dira gure hirian. Besteak beste, aipatzekoak dira:

C EGUNA - SORMEN LEHIAKETA ETA SORTZAILEEN ETA IRAGARLEEN ARTEKO TOPAKETA

Aurten, apirilaren 12an eta 13an, Donostia sormenaren ardatz bihurtuko da berriro, Estatuko publizitate eta komunikazio industriaren ekitaldi garrantzitsuena hartuko baitu Kursaal Jauregian, non espero baita 3.000 pertsonak baino gehiagok parte hartzea.

C Egunaren 21. edizio honetan, "Ordezkaezinak" lelopean, Espainiako publizitatea nazio zein nazioarte mailan aintzatestera eraman duen sormen lanbideari omenaldia egingo zaio.

INTERNATIONAL WATER ASSOCIATION WATER LOSS CONFERENCE (IWA)

Apirilaren 14tik 17ra, "Water Loss 2024" ekitaldia egingo da Donostiako Kursaal Jauregian. Uraren Nazioarteko Elkarteko (IWA) Ur Galeren Espezialisten Taldeak antolatuta, 12. Nazioarteko Konferentzia eta Erakusketa munduko hitzordu nagusietako bat da ur galeren kudeaketaren arloan.

Kursaal Jauregian, 50 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako 500 parte hartzailetik gora biltzea espero da.

Kontabilizatu gabeko uraren kudeaketaren arloko aditu nabarmenek parte hartuko dute, eta nazioarteko jardunbide onenetan oinarritutako azken aurrerapenak, estrategiak, teknikak eta aplikazioak jorratuko dituzte.

CREATIVITY WORLD FORUM (CWF2024) - KULTURA ETA SORMEN EKOSISTEMAK: GOBERNANTZA ETA BERRIKUNTZA EREDUAK

BDCCk (Basque District of Culture and Creativity) apirilaren 16an antolatu du, Tabakaleran, nazioarteko biltzar hau. Kultura- eta sormen-ekosistemekin, gobernantzarekin eta berrikuntza-ereduekin lotura duten 100 bat pertsonak hartuko dute parte.

Gobernu eragileak, enpresariak, sortzaileak, artistak eta politikariak jardunaldian bilduko dira, eta berrikuntza- eta sormen-zentroetako komunitateak aldatzeko jarraitu beharreko estrategien gaineko ezagutzak trukatuko dituzte.

MUBIL, MOBILITY EXPO

Europa hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesional honen laugarren edizioa FICOBAn egingo da apirilaren 17an eta 18an.

Topaketa honek sektore publikoko zein pribatuko ordezkari nagusiak bilduko ditu: enpresak, zentro teknologikoak, mugikortasun jasangarriarekin eta energiarekin lotutako erakundeak eta elkarteak. Era berean, ingurune egokia eskainiko du mugikortasun jasangarriaren egungo eskaerei eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, irtenbide industrialak eta digitalak eskura jarriz.

Estatuko eta nazioarteko 100 erakusketarik baino gehiagok, erreferentziazko hogei hizlarik baino gehiagok eta Europako 10 hirik baino gehiagok hartuko dute parte Mubilen edizio honetan. Era berean, 2.000 bisita profesional inguru espero dira.

6th ANNUAL ELT CONFERENCES

ELT Language Testing Services urteko seigarren hitzaldiaren edizioa apirilaren 20an izango da Gipuzkoako Parte Zientifiko eta Teknologikoan. Hizkuntzak irakasten dituzten profesionalei beren prestakuntza eguneratzeko aukera ematen die ELT Konferentziak; horrez gain, hizkuntzen irakaskuntzaren arloko beste profesional batzuekin harreman sareak ezartzeko aukera ere ematen die. Hizkuntzen irakaskuntzaren kalitatea sustatzea eta Euskal Herriko hizkuntza-irakasleen garapen profesionala bultzatzea dira ekimen honen helburu nagusiak. 160 pertsona inguru bertaratzea espero da.

SEGO – Zoru Pelbikoari buruzko XI. Biltzar Nazionala

Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkarteak (SEGO) antolatuta, Zoru Pelbikoari buruzko XI. Biltzar Nazionala Kursaaleko Biltzar Jauregian egingo da, apirilaren 25etik 27ra.

Zoru Pelbikoaren Patologian adituak direnek hartuko dute parte jardunaldi hauetan, eta, beren aurkezpen eta proposamenen bidez, medikuntzaren arlo horrekin lotutako gaiei buruzko eztabaida bultzatuko dute. Biltzarrean, halaber, ikerketa bultzatu nahi da; eta, horretarako, hainbat taldek egindako ikerketen emaitzak zabaltzen lagunduko dute. Gainera, kirurgia diferituko saioak egingo dira; horri esker, ospe handiko zirujauek erabilitako teknikei buruzko zalantzak argitu ahal izango dira.

FINE WATER SUMMIT

Donostiako Basque Culinary Centerrek "Fine Water SUMMIT Global Premium Water Conference" ekitaldiaren zortzigarren edizioa hartuko du apirilaren 26tik 28ra. Aurretik Atenas, Stockholm, Los Angeles edo Shangai bezalako lekuetan antolatu izan da.

Konferentzia urik onenen ospakizuna izango da eta ur horien zaporea eta diseinua balioetsiko dira bertan. Uraren zaporea arakatzea, gastrofisikaren artea ikertzea eta uraren eta ardoaren edo beste elikagai batzuen arteko konbinazio berritzaileak esploratzea dira, besteak beste, FineWatersen helburuak.

Kongresuen agenda ikusi