Donostiako badia eta kosta itsasaldia
Deskribapena
Ausart zaitez Donostiako badia eta kosta itsasotik ezagutzen!
Donostiako arrantza-portu ederretik abiatu eta itsas zabalera abiatuta, leku interesgarri hauek topatuko dituzu: Pasealeku Berria, Urumea ibaiaren ahokadura, Moneoren Kuboak, Zurriola hondartza, Igeldo Mendia, Haizearen Orrazia, Santa Klara uhartea, bai aurrealdeko aldea, bai atzealdekoa, eta hiriko hainbat hondartza.
Deskarga ezazu doan gure audiogida interaktibo berria 4 hizkuntzetan (euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) Appleren App Storetik edo Google Playtik. Bertan, xehetasunez hitz egingo dizugu bisitatzen ditugun interesguneei buruz, haien balio kultural, arkitektoniko edo historikoari buruz, bai eta horien sekretuei buruz ere.
Informazio praktikoa
HERRIA | Donostia |
---|---|
TOPAGUNEA/LEIHATILA | Kaiako Pasealekua, 14 (arrantza-portuko jatetxeen gunea) |
IRAUPENA | 40 min aprox. |
DATAK ETA IRTEERA ORDUTEGIAK |
Apirilaren 1etik ekainaren 10era arte: larunbatak eta igandeak |
PREZIOA | Heldua: 14€ (> 12 urte) Gaztea: 7€ (3 - 11 urte) Umea: Dohainik (0-2) Senior/Jubilatua: 12 € (+65) |
HORNITZAILEA | Itxas Tur SL. |
OHARRAK | Nahitaezkoa da leihatilatik edo eskaileratik igarotzea sarrerak trukatzeko. Taberna eta komuna itsasontzian. Maskotak ongi etorriak dira. |
Erosketa aukerak
- Donostiako badia eta kosta itsasaldia
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.