AAA2016 - Nola iritsi

donostia-location-como-llegar

Bere kokapen estrategikoari eta dauzkan azpiegitura ugariei esker, oso erraza da Donostiara iristea, oso lotura ona baitu munduko gainerako tokiekin. Aukera ezazu zuretzat egokiena den garraiobidea eta ekiozu zure bidaiari!

 

            como-llegar-en-avion   como-llegar-tren   como-llegar-en-bus   como-llegar-en-coche   como-llegar-en-moto

 

 

Hegazkinez

Donostiak 3 aireportu ditu 100 bat kilometroko itzulinguruan, eta horietako 2 nazioartekoak dira.

Donostiak aireportu bat du hirigunetik 20 kilometrotara, Espainiako hiri nagusiekin —Madrilekin eta Bartzelonarekin— lotzen duena.

100 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena. Eta 40 kilometrora Biarritzekoa; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost konpainiek ere.

aeropuerto  Aireportua 

bus-aeropuerto  Aireportuko busa 

Donostiako aireportua (EAS) - 20 KMS

Zerbitzu zuzena DONOSTIAko aireportua - DONOSTIA

Bilboko aireportua (BIO)- 105 KMs

Zerbitzu zuzena BILBOko aireportua - DONOSTIA 

Biarritzeko aireportua (BIQ) - 40KMS

Zerbitzu zuzena BIARRITZeko aireportua - DONOSTIA

 

Trenez

RENFE

RENFEKO konpainiak urruneko zein aldiriko trenen zerbitzuak eskaintzen ditu

Donostiako geltokia hiri erdi-erdian dago. Norteko geltokia esaten zaio eta Espainiako hiri askorekin du lotura, besteak beste Madrilekin eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere baditu, hala nola Paris eta Lisboa.

EUSKO TREN

Hiriak, gainera, Eusko Tren du. Trenbide estuko sare bat da, Donostia Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hainbat hirirekin —Zarautzekin, esaterako— lotzen duena. Hendaia (Frantzia) eta SNCF, frantziako ternbide zerbitzua, Lasartekin lotzen duen linea bat ere badu, Donostiatik pasatzen dena. Tren hau "topo" izenaz ezagutzen da.

SFCN

Hendaiako tren geltokiko trenek (SNCF frantziako trenbide zerbitzua), Parisen gisako munduko hiriburuekin egiten dituzte loturak. 

 
 

Autobusez

Donostiako autobus-geltokiak gure hiria estatu osoko eta Europako hainbat herrialdetako beste hiri batzuekin lotzen du. Geltokia Pio XII.a  plazan zegoen, baina Donostian gelotki berri ireki da Norteko Tren Geltokiaren ondoan dagoena (Federico Garcia Lorca Pasealekua 1).

AUTOBUS GIDARIENTZAKO INFORMAZIOA

Donostiara iristen diren bus pribatuak, bidaiariak jaitsi eta igotzeko leku jakin bat aurkituko dute, non autobusak, gehienez 20 minutuz gelditu daitezken, Geldiera hau Zurriola pasealekuan, 6. zenbakian, Kursaal Batzar Jauregiaren frentean dago eta Alde Zaharretik eta erdigunetik oinez 5 minutura dago. (43° 19' 26.1366"N 1° 58' 43.1898"W)

Busa aparkatzeko, Garbera Merkatalguneko atzealdera eraman behar da, hiriaren ekialdean kokatua (43°18'33"N 1°56'42"W). Merkatal gune hau, hiriko erdigunearekin 33, 24 eta 27 udal autobusez (Dbus konpainia) lotuta dago.

Autoz

Oso erraza da Donostiara autoz iristea. Hiria estatuko gainerako tokiekin eta Frantziarekin lotuta dago hainbat errepideren bidez: N-1 errepide nazionalaren bidez (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autopisten bidez eta A-15 autobidearen bidez (Iruñea-Donostia).

Donostiara iritsitakoan, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago izango dituzu erabilgarri hiriko hainbat tokitan banatuak.

 

Motorrez

Donostia hirian ezin da espaloietan aparkatu eta hau egiteak zigorra ekar dezake. Hiriak motorrentzako aparkaleku espezifikoak dauzka.

 

 
X