AAA2016 - Nola mugitu
Donostia jendea aintzat hartuta egituratutako hiria da. Beraz, erraz mugitu ahal izango zara bertan eta, gainera, hainbat garraiobide dituzu hiriko toki batetik bestera joateko.
Taxiak
Donostiak taxi-flota zabal eta modernoa du, eguneko 24 orduetan jardunean dagoena. Tarifak ofizialak dira eta taximetro bidez neurtzen dira. Donostian, beste hiri batzuetan ez bezala, taxiak ez dira kalean gelditzen. Hortaz, gomendagarriena da taxi-geltoki batera joatea edo telefonoz deitzea:
Taxidonosti | 943 46 46 46 |
---|---|
Vallina Teletaxi | 943 40 40 40 |
Alokairua
Auto-alokairua gidari eta guzti:
Txartel Turistikoa
- TouristCard hiriko giltza orokorra da.
- TouristCardek Donostia eta Gipuzkoa bisitatzearen edo benetan ezagutzearen arteko desberdintasuna markatzen du.
- TouristCardek garraio publikoa erabiltzeko balioko dizulako eta museo, jatetxe eta dendetan aparteko deskontuak lortzeko aukera emango dizu.
![]() |
Donostia ezagutzeko |
![]() |
Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi ezagutzeko |
Garraio publikoa
Donostiak hiri-autobusen flota egokia du Dbus konpainiak kudeatzen duena. Autobus horietan azkar eta merke joango zara hiriko mutur batetik beste batera. Kontsulta ezazu zer linea komeni zaizkizun gehien Dbus-en web-orrian.
Ordutegiak
Ordutegia aldatu egiten da lineen arabera. Gehienak 07:30ean hasten dira, eta 22:30ean amaitzen dute zerbitzua. Geltokietan, linea bakoitzaren ordutegia eta maiztasuna daude jarrita.
Dbusek "Gautxoriak" izeneko gaueko autobusen zerbitzua ere badu. Gaueko autobusen linea gehienek 00:00etatik 04:00ak aldera arte jarduten dute. Gautxori lineak ostiral, larunbat eta jai-bezperetan aritzen dira soilik. Gautxori guztiak Donostiako Boulevardetik irteten dira.
Aparkalekuak
Hiriak 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago ditu hiriko hainbat tokitan. Hiriko kaleetan, oro har, aparkatzeko aukera TAObidez araututa dago. Tarifak eta ordutegiak guneen araberakoak dira.
Bestalde, dozena bat lurpeko aparkaleku baino gehiago daude hiri osoan barrena. Tarifak zonaren araberakoak dira.
Donostiak, halaber, aldirietako lau aparkaleku ditu, erdialderainoko zuzeneko lotura dutenak, hainbat autobus-linea irteten baitira haietatik. Aldirietako aparkaleku horiek doakoak dira, edo oso merkeak behintzat.