Donostia, negozio-topagunea
Edozein aitzakia da ona Donostiara etortzeko. Aurreko mendeko erret familia liluratu zuen Kontxako Badiaren edertasun paregabeaz haratago, hiria munduan ospea eman dion gastronomia berritzailearen eskenatoki da, eta kultur fenomeno bilakatu diren hainbat eta hainbat jaialdirena ere. Eskura dauden baliabide naturalek bizimodu aktibo eta osasungarria egiteko aukera eskaintzen dute.
Honi bilerak egiteko dauden azpiegitura ugariak, ostatu eskaintza zabala eta kokagune estrategikoa gehitzen badizkiogu, zure negozio-bidaia arrakastatsua izateaz gain, egonaldi bera ahaztezina izango delako bermea daukazu.
Donostia Turismo & Convention Bureau
Donostia Turismo & Convention Bureau Donostian bilera bat antolatzeko partaide perfektua da. Kalitatezko informazioa, aholkularitza profesionala eta sektorean dugun esperientzia zabala eskaintzen dizkizugu. Zerbitzu onena eman ahal izateko, Donostia Turismoa & Convention Bureauk 300 bazkide baino gehiagorekin egiten du lan: azpiegiturak, hotelak, jatetxeak, gidak, kongresuetarako zerbitzu osagarriak, KAP-ak...
Edozein zalantza badaukazu, jar zaitez gurekin harremanetan:
- Boulevard, 8
- 20003 Donostia
- T: (+34) 943 48 14 66
- bureau@donostia.eus