Nola iritsi

donostia-location-como-llegar

Bere kokapen estrategikoari eta dauzkan azpiegitura ugariei esker, oso erraza da Donostiara iristea, oso lotura ona baitu munduko gainerako tokiekin. Aukera ezazu zuretzat egokiena den garraiobidea eta ekiozu zure bidaiari!

 

             como-llegar-en-avion      como-llegar-en-coche      como-llegar-tren    como-llegar-en-bus   como-llegar-en-moto

 

 

Hegazkinez

Donostiak 3 aireportu ditu 100 bat kilometroko itzulinguruan, eta horietako 2 nazioartekoak dira.

Donostiak aireportu bat du hirigunetik 20 kilometrotara, Espainiako hiri nagusiekin —Madrilekin eta Bartzelonarekin— lotzen duena.

105 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena. Eta 47 kilometrora Biarritzekoa; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost konpainiek ere.

 

 

Autoz

Oso erraza da Donostiara autoz iristea. Hiria estatuko gainerako tokiekin eta Frantziarekin lotuta dago hainbat errepideren bidez: N-1 errepide nazionalaren bidez (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autopisten bidez eta A-15 autobidearen bidez (Iruñea-Donostia).

conexiones-carreteras

Donostiara iristeko beste modu erraza eta erosoa, autoa Irunen kokatuta dagoen Ficoba Erakustazokako parkinean doan aparkatzea eta Euskotreneko, Topo trenarekin hirigunera iristea da. (40 minutuko bidaia)

Donostiara iritsitakoan, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago izango dituzu erabilgarri hiriko hainbat tokitan banatuak.

parking-donostia-pago                Lur-azpiko ordainpeko parkingak. Aparkaleku libreak denboara errealean.

parking-disuasorio-bus     Doako aldirietako aparkalekuak ere aurkituko dituzu, autobus zerbitzuekin..

ota-tao               Kalean aparkatu dezakezu autoa, baina TAO / OTA gune urdinetan eta denbora mugatuz soilik.

 

Trenez

RENFE

RENFEKO konpainiak urruneko zein aldiriko trenen zerbitzuak eskaintzen ditu

Donostiako geltokia hiri erdi-erdian dago. Norteko geltokia esaten zaio eta Espainiako hiri askorekin du lotura, besteak beste Madrilekin eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere baditu, hala nola Paris eta Lisboa.

EUSKO TREN

Hiriak, gainera, Eusko Tren du. Trenbide estuko sare bat da, Donostia Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hainbat hirirekin —Zarautzekin, esaterako— lotzen duena. Hendaia (Frantzia) eta SNCF, frantziako ternbide zerbitzua, Lasartekin lotzen duen linea bat ere badu, Donostiatik pasatzen dena. Tren hau "topo" izenaz ezagutzen da.

SFCN

Hendaiako tren geltokiko trenek (SNCF frantziako trenbide zerbitzua), Parisen gisako munduko hiriburuekin egiten dituzte loturak. 

 
 

Autobusez

ZERBITZU ERREGULARRAK

Donostiako autobus-geltoki berriak gure hiria estatu osoko eta Europako hainbat herrialdetako beste hiri batzuekin lotzen du. DONOSTIA Geltokia, Federico Garcia Lorca, 1  Pasealekuan kokatua dago, Norteko Tren Geltokiaren ondoan (RENFE). Kontaktua.

Donostia lurazpiko autobus-terminalak 21 darsena dauzka, kafetegia, kiosko eta maletak uzteko 66 kontsigna automatiko. Gainera bi solairuko aparkalekua dauka 384 ibilgailurentzako lekua duena.

Dbuseko zortzi linea geratuko dira bus geltokiaren inguruan: 17, 24, 37 eta 45 lineak Renfeko tren geltoki aurrean; 9, 41 eta 42 lineak Duque de mandas kalean eta 27. linea María Cristina zubían. Gainera Arabatik edo Bizkaiatik Donostiara hurbilduz gero Dbuseko autobusetan BAT eta BARIK txartelekin ordaintzeko aukera dago. 

Geltokian lagunak edo senideak hartu edo utzi behar dituzten kotxe edo auto partikularrek lurrazpiko "Estación" aparkalekua erabili dezakete lehengo 15 minutuak doan.

Besteak beste, Madridetik, Bartzelonatik, Santanderretik, Asturiasetik, Logroñotik, Iruñatik, Bayonatik – Miarritzetik edo Paris ateratzen diren linea nazional eta internazionalez gain, gainotzeko linea probintzial (Lurraldebus) hauek ere autobus geltoki berrira iristen dira eta bertatik irteten dira:

  • DO01 Bilbao – Zarautz - Donostia / San Sebastián
  • DO02 Vitoria/Gasteiz – Zarautz - Donostia / San Sebastián
  • DO03 Bilbao – Zumarraga - Tolosa - Donostia / San Sebastián
  • DO50B Aeropuerto Bilbao-Loiu – Zarautz - Donostia / San Sebastián
  • DB02 Ermua – Donostia / San Sebastián
  • DB03 Lekeitio - Donostia / San Sebastián
  • DG07 Eskoriatza - Donostia / San Sebastián
  • UK01 Azkoitia – Loiola – Azpeitia – Zestoa – Donostia

Bestalde, Feredico García Lorca, 2 helbidean, hurrengo linea hauek galdizten dira:

  • E21 Hondarribia – Aireportua - Donostia
  • UK09 Zumaia – Donostia (N634)
  • UK10 Zumaia – Zarautz – Donostia (AP8)

ZERBITZU BEREZIAK

JAITSI ETA IGOTZEKO PROZEDURA ETA LEKUAK

Donostia Autobus Geltokia

Derrigorrezkoa da Donostiara iristen diren autobus pribatuak hiriko Autobus Geltoki berrira sartzea (Federico García Lorca pasealekua, 1) (43.317212, -1.977518) bidaiariak igo edota jaitsi daitezen, hiriko beste edonon egitea debekatua gelditzen delarik.

Funtzionamendua honako hau da:

  • Zerbitzu” bakoitzak, hau da, bidaiariak jaitsi daitezen edo bidaiariak igo daitezen geltokian sarrera bakoitzak,  12,50 € prezioa dauka autobus bakoitzeko, BEZ-a barne.
  • Autobusak gehienez 15 - 20 minutu egon daitezke nasan.
  • Geltokira sarrera, BUS adierazten duen sarbidetik egingo dute, sarreran nasa zenbakia eta ticket bat emango zaielarik, gero ordainketa egiteko (kutxazainak -1 solairuan daude)
  • 20 minutuak igaro ondoren, autobusak geltokitik irten beharko du.

Horregatik, zerbitzu hauek erabiltzeko erreserba egitea gomendatzen da:

Pío Baroja (Miramar jauregiko atzealdean) 

Bidaiarien igoera eta jaitsiera leku bat antolatu da hiriaren mendebaldean (Pio Baroja pasealekuan, Miramar jauregiaren atzealdean -43.314513 - 2.000097). Bertan doan 10 minutuz egon daiteke autobusa, bidaiariak igo eta jaitsi daitezen. Leku hau aproposa da hiriko monumentu ezagunetako batzuk bisitatzeko, ala nola, Miramar jauregia, Chillidaren “Haize Orrazia” eskultura edo eta Igeldo Jolas parkera igotzen den Funikularra.

Autobus Aparkalekuak

Autobusa aparkatzeko, Garbera Merkatal Guneko atzealdean kokatua dagoen doako autobus aparkalekura jo behar dute. (43°18'33"N 1°56'42"W).

Garbera Merkatal Guneak, hiriaren erdialdearekin konexioak ditu 33, 24 eta 27 hiriko autobus liniekin (Dbus konpainia).

  

 

 
X